XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sat[ur] - Itz oiek, erronka jotzeko esanak al-dira?

Zurr[un] - Atozea onera, gizajo ori (Eskutik eltzen dio). Zu oso gaizki zaude orrela, orren bakarrik. Emakume bat bearrekoa dezu. Loretxo, neurri-neurrikoa degu zuretzako.

Sat[ur] - Eltze ortan, neronek bakarrik sar nezake eskua.

Zurr[un] - Alperrik ari zera. Nai ba-dezu, ta ezpadezu, ezkondu bearra zera. Etzazula alperrikako lanik artu, ezetz esaten. Ortan zerbait dakidana naiz, Satur.

Sat[ur] - Erabakia nago. Ezkongai ilko naiz, eta kito!

Zurr[un] - Ori ikusiko degu. Oso laster arte.

Sat[ur] - Auzi ori berritzeko etortzekotan, geldi zaite etxean betiko.

Zurr[un] - Asko luzatu gabe, ikusiko nazu berriro. (Ondoko atetik dijoa).

AMIAIRUGARREN AGERRALDIA. Satur eta Ujentu

Sat[ur] - (Oso urduri dabil atzera ta aurrera) Ujentu, Ujentu!

Uj[entu] - (Ondoko atetik) Zer dezu?

Sat[ur] - Zurrun andreak eztik ate ortatik aurrera igaro bear, ire gorputz illaren gaiñetik izan ezik.